Hebridak

Hebridak
Datu orokorrak
Mendirik altuenaSgùrr Alasdair
Garaiera1.009 m
MotaUhartedi
Azalera7.200 km²
Geografia
Map
Koordenatuak58°N 7°W / 58°N 7°W / 58; -7
UTC orduaUTC±00:00
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa
Leku geografikoaBritainiar uharteak

Hebridak[1] (ingelesez: Hebrides; Eskoziako gaeleraz: Innse Gall, «atzerritarren uharteak») Eskoziako mendebaldeko uhartedi zabal eta askotarikoa da, Ozeano Atlantikoan dagoena. Bi multzo nagusi bereizten dira: Kanpoko eta Barruko Hebridak.

Eskoziako gaeleraren hiztun kopuru handiena uharte hauetan bizi da, batez ere Kanpokoetan. Hori dela eta, ironikoa da hain justu ere uharteen gaelerazko izenak (Innse Gall) «atzerritarren / ez-gaelikoen uharteak» esan nahi izatea. Arrazoia Goi Erdi Aroan jasan zuen norvegiar bikingoen kolonizazioa da.[2] XIII. mende arte ez zen gaelikoa nagusitzen hasiko Hebridetako uharte guztietan;[erreferentzia behar] hain zuzen, une horretan kokatzen da Uharteetako Jaurerriaren ezarpena.

  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-12).
  2. https://web.archive.org/web/20131216213423/http://www.cne-siar.gov.uk/factfile/population/migration.asp

Developed by StudentB