Hego Konoa

Hego Konoa: zentzu hertsian, berde iluneko lurraldeak (Argentian eta Txile) hartzen ditu; zabalean, Paraguai eta Brasilgo eskualde zenbait (berde argiagoz) hartzen ditu. Brasil berde argiz agertzen da.

Hego Konoa[1] (gaztelaniaz: Cono Sur) Hego Amerikako hegoaldean dagoen kono itxurako lur-eremu handia da, penintsula itxurakoa, historia, kultura eta egitura ekonomiko eta soziala homogeneoa duena. Bere baitan hartzen dituen herrialdeak eta eskualdeen zerrenda eztabaidatua da; gutxienez, Argentina, Txile eta Uruguai hartzen ditu. Beste batzuen iritziz, Paraguai eta Brasilgo eskualde batzuk ere sartzen dira. Ekonomia arloan, Mercosur izeneko elkartea osatzen dute eskualde horiek.

  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. . Amaierako -a ez da berezkoa. Beraz, deklinatzeko: Hego Konoan, Hego Konoaren… baina Hego Konoko, Hego Konora…

Developed by StudentB