Hekatonkiro

Hekatonkiro
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Jatorrizko izenaΕκατόγχειρες
Familia
AitaUrano
AmaGaia

Greziar mitologian, Hekatonkiro edo Hekatonkeroak (grezieraz Έκατόνχειρες Hekatonkheires o Έκατόνταχειρας Hekatontakheiras, ehun eskudunak), ehun beso eta berrogeitamar buru zituzten erraldoiak ziren, Gea eta Uranoren semeak. Euren aitak, Tartarora bota zituen, baina Kronosek salbatu zituen, nori Urano zikiratu eta tronutik kentzen lagundu zioten. Kronosi lagundu ondoren, honek, berriz Tartaroan giltzaperatu zituen, non Kanpek zainduta egon ziren Zeusek salbatu zituen arte. Titanomakian, Titanei, arrokak, aldian ehun botatzen zizkieten.

Gerra amaitu ondoren, Hekatonkiroak jauregietan bizitzen jarri ziren, Ozeano ibaian, Tartaroko ateen zaindari bihurtu zirelarik, non Zeusek Titanak giltzaperatu zituen. Iliadan, badago historio bat, beste inon aurkitzen ez dena, uneren batean, jainkoak, Zeus tronutik botatzen saiatzen ari zirela dioena, eta hau, Herak, Ateneak eta Poseidonek kateatu zutela, baina kale egin zuten Tetisek Hekatonkiroak deitu eta hauek laguntzera joan zirenean. Batzuetan, itsasoko jainkotzat hartzen dira, eta pentekonterretatik etor daitezke, berrogeitamar arraunlaridun itsasontziak.

Hekatonkiroak, Briareo (indartsua), Giges eta Koto ziren. Homerok, Briareori, Egeon bezala ere erreferentzia egin zion, azken hau, itsasoko jainko ezberdin baten izena zen arren.


Developed by StudentB