Helmut Heinrich Waldemar Schmidt (/ˈhɛlmuːt ˈha͡ɪnʁɪç ˈvaldəmaːɐ ˈʃmɪt/ ahoskatua; Hanburgo, 1918ko abenduaren 23a - ibidem, 2015eko azaroaren 10a) alemaniar politikaria izan zen. Alderdi sozialdemokratako kide egin zen, eta, 1953tik aurrera, diputatua izan zen. 1967an, legebiltzarreko bere taldeko buruzagi hautatu zuten, 1969an Defentsa ministro eta 1972an Finantza ministro. 1974an, Willy Brandt kantzilerraren ordezkari aukeratu zuten, eta kargu horretarako izendatu zuten berriz 1976ko eta 1980ko hauteskundeetan. Gero, Die Zeit astekariko arduradun nagusietako bat izan zen.
Frantziaren eta Alemaniaren arteko ardatza sendotzeagatik ere gogoratua da; Valéry Giscard d'Estaing Frantziako presidentearekin oso sintonia ona zuen, eta bien ekimenez sortu zen 1974an Europako Batzordea.[1]