Hendrik Antoon Lorentz (Arnhem, Herbehereak, 1853ko uztailaren 18a - Haarlem, Herbehereak, 1928ko otsailaren 4a) 1902an Pieter Zeemanekin batera Fisikako Nobel Saria jaso zuen herbeheretar fisikari eta matematikaria izan zen. Albert Einsteinek 1905ean plazaratutako erlatibitatearen teoria berezian erabili zituen bere izena duten transformazioak aurkitzeagatik ere da ezaguna.