Henry Wilson, Jeremiah Jones Colbath jaioa (Farmington, New Hampshire, 1812ko otsailaren 16 – Washington, 1875eko azaroaren 22a) estatubatuar politikaria izan zen. AEBetako 18. presidenteordea izan zen 1873tik hil zen arte.
21 urterekin, legez aldatu zuen jaiotza-izena. 1848an Lurzoru Librearen Alderdia sortu zuen. Esklabotzaren aurkako borrokalari sutsua izan zen, eta esklabutzaren aurkako alderdien koalizio bat osatzeko borrokatu zuen. 1850eko hamarkadan Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa sortzen lagundu zuen, bere alderdia desegin ondoren.
Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilean senatari, milizia bateko jenerala eta Batasuneko armadako erregimentu baten buru izan zen.
Gerraren ondoren, errepublikano erradikalen berreraikitze programa babestu zuen. 1872an Estatu Batuetako presidenteorde hautatu zuten Ulysses S. Grant presidentearen hautagaitzan. Bi urte geroago hil zen, agintaldia amaitu ezinik.
Garai hartan ezagunak ez ziren kausen banderaduna izan zen, hala nola esklabotzaren abolizioa eta zurien eta beltzen lan-eskubideen berdintasuna.
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteordeak | ||
---|---|---|
John Adams • Thomas Jefferson • Aaron Burr • George Clinton • Elbridge Gerry • Daniel D. Tompkins • John C. Calhoun • Martin Van Buren • Richard Mentor Johnson • John Tyler • George M. Dallas • Millard Fillmore • William R. King • John C. Breckinridge • Hannibal Hamlin • Andrew Johnson • Schuyler Colfax • Henry Wilson • William A. Wheeler • Chester A. Arthur • Thomas A. Hendricks • Levi P. Morton • Adlai Stevenson I.a • Garret Hobart • Theodore Roosevelt • Charles W. Fairbanks • James S. Sherman • Thomas R. Marshall • Calvin Coolidge • Charles G. Dawes • Charles Curtis • John Nance Garner • Henry A. Wallace • Harry S. Truman • Alben W. Barkley • Richard Nixon • Lyndon B. Johnson • Hubert Humphrey • Spiro Agnew • Gerald Ford • Nelson Rockefeller • Walter Mondale • George H. W. Bush • Dan Quayle • Al Gore • Dick Cheney • Joe Biden • Mike Pence
Egungoa: Kamala Harris |