Herria hiri txikia da, auzoak baino garrantzi handiagoa duen etxe edo bizilekuen multzoa.[1] Tamainari begiratuz herri bat zer den zehazten duen definizioa asko aldatzen da munduko toki batetik bestera. Hartara, Nafarroa Garaiko herri asko Bizkaiko auzo asko baino askoz txikiagoak dira: adibidez, Bizkaiko Abanto auzoak 5.538 bizilagun ditu (2007. urtean); eta Nafarroako Abaigar herriak, berriz, 102 (2009. urtean).