Hezbola | |
---|---|
Datuak | |
Mota | alderdi politikoa, erakunde armatua, erakunde terrorista eta non-state actor (en) |
Herrialdea | Libano |
Ideologia | Islamismoa, antisionismoa, antiinperialismoa, arabiar nazionalismoa, Khomeinism (en) , Antisemitismoa, anti-Western sentiment (en) eta Panislamismoa |
Agintea | |
Idazkari orokorra | Naim Qassem |
Egoitza nagusi (–2024) | |
Osatuta | |
Zeren jabe | Al-Manar (en) |
Historia | |
Sorrera | 1980(e)ko hamarkada |
Sortzailea | |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
Hizbula[1], Hezbollah[2] edo Hezbola[erreferentzia behar] (arabieraz: حزب الله, ḥizbu-llāh, euskaraz: «Jainkoaren Alderdia») Libanoko erakunde islamista bat da, Siriaren eta Iranen aldekoa, adar politiko eta armatu bana duena. 1979an Iranen, eta 1982an Libanon sortu zen, orduko israeldar okupazioari erantzuteko asmoz. Gaur egun, Hassan Nasrallah du lider nagusi.
Ruhola Khomeini aiatolaren (Irango Iraultzako liderra) ideologia islamista xiitari jarraitzen dio. Amal mugimenduarekin batera (Siriaren aldekoa eta Hezbolaren aliatua), Libanoko komunitate xiitaren ikur politiko eta militar nagusia da (xiitak herrialdean jarraitzaile gehien duen erlijio taldea dira).
Hezbola Libanoko Gerra Zibilean agertu zen lehen aldiz, Khomeiniren jarraitzaile xiiten miliziatzat. Erakundearen hiru helburu nagusiak ondorengo hauek dira: Libanon mendebaldeko kolonialismoarekin zer ikusia duen guztia deuseztatzea, Kataeb alderdia zigortzea eta Libanon errepublika islamikoa ezartzea.