Hidrosfera (grezieratik hydros: ura eta sphaira: esfera) Lurreko Zientzietan lurrazpian, azalean eta gainazalean dagoen urak osatzen duen sistema materiala da. Hidrosfera urez eta uretan proportzio desberdinetan disolbaturik dauden gatz eta gasez osatua dago. Ez da geruza jarraitua, hau da, lur azaleko gune batzuetan 11 kilometroko lodiera du eta beste gune batzuetan, berriz, ez da ia existitzen, eta hori du ezaugarri garrantzitsu eta esanguratsuena. Ezaugarri hori izateko hiru arrazoi nagusi daude: batetik, hidrosfera kopuruz mugatua izatea; bestalde, hidrosferako ur masaren barnean molekulak alde batetik bestera mugitzea, eta azkenik, litosferaren gainaldeak gorabeherak izatea.
Hidrosferak Lurraren osagai isurkari guztiak hartzen ditu bere baitan eta, klimari dagokionez, bigarren azpisistema garrantzitsuena da, eguratsaren ondoren. Hidrosferaren osagai dira itsasoak, aintzirak, ibaiak eta lurpeko urak, baina hidrosferaren ozeanoek hartzen dute zatirik handiena, ozeanoetan baitago Lurreko ur guztiaren % 97,2
Hidrosferak ur bolumen handia du orotara, eta horri esker ziklo hidrologikoko fase guztiak betetzeko adina ur ematen du; lurruntzen denean eguratsari lurruna ematen dio eta aldi berean baita energia ere, bero latente moduan.
Edonola ere, hidrosfera ezinbestekoa da izaki bizien garapenerako eta lurrean bizitzeko baldintzak mantendu ahal izateko.
Hidrosfera osatzen duen ura sekzio desberdinetan sailkatzen da, zeintzuk bolumenari dagokionez handitik txikira honako hauek dira:
Planetako ur-edukia, guztira, 1.400 trilioi litrokoa da, 1,4 × 1021 kg. Gehiena, % 97,23 ozeanoek eta polo-kasketeak % 2,15 gordetzen dute; akuiferoek, gizakiarentzako benetako erreserba, % 0,61; lakuak % 0,009, eta barruko itsasoak, berriz, % 0,008. Lurzoruaren hezetasunak 0,005 hartzen du, atmosferak % 0,001 eta ibaiek % 0,0001 baino ez dute metatzen. Kopuru hori beti ibili da Lurrean zehar, bertan bizia sortuz eta mantenduz. Dinosauroek duela 65 milioi urte zuten kopuru bera dugu gaur egun.
Ura ez da abiadura berean berritzen konpartimentu guztietan. Oso azkar egiten du atmosferan, eta, urtean, 34 aldiz berritzen da erabat; hau da, atmosferara sartzen da lurrunketa bidez, eta, 10 egunetan, ateratzen da euri moduan gutxi gorabehera den adina. Ozeanoak, aldiz, bere bolumenaren ‰ 0,27 baino ez du jasotzen eta lagatzen urtero, eta horrek esan nahi du 3700 urte inguru behar dituela erabat berritzeko.
Ur baliabideak | Bolumena km³-tan | Ehunekoa |
---|---|---|
Ozeanoetako urak | 1 370 323 000 | % 93,96 |
Lur azpiko urak | 60 000 000
4 000 000 |
% 4,12 |
Barruko urak, glaziarrak barne | 24 000 000 | % 1,65 |
Ur gezako eta gaziko lakuetan,
zeinetatik urtegietan |
280 000
5 000 |
% 0,019 |
Lurraren hezetasuna | 85 000 | % 0,006 |
Atmosferan | 14 000 | % 0,001 |
Ibaietan | 1 200 | % 0,0001 |
Hidrosferan dagoen ur guztia | 1 454 193 000 | % 100 |