Wikiztegian orri bat dago honi buruz: hieroglifo . |
Hieroglifoak (logogramak, ideogramak eta elementu alfabetikoak erabiltzen dituzten ikurrak) erabiltzen dituen idazkera sistema idazkera hieroglifikoa da. Batez ere piktorikoa den idazketa-sistema bat da, non hitzak ez diren zeinu alfabetiko edo fonetikoen bidez adierazten, sinbolo eta irudiekin marrazten baizik. Beste alde batetik, hieroglifoa igarkizun grafiko mota bat da.
Hieroglifoak Antzinako Egiptoan sortuak izan zirenː irudi eta sinbolo bakoitzari esanahi bat eman zioten komunikatu ahal izateko. Beste hainbat antzinako zibilizaziok ere erabili dute idazkera-sistema hauː esaterako, Maiek edo Hititek.[1]