Hinduismo terminoak Indian eta Nepalen nagusi den erlijioari erreferentzia egiten dio. Erlijio hori Asiako beste herrialde batzuetan erabiltzen da, baita Europan, Amerikan, Ekialdeko Afrikan eta Australian dauden hindu-komunitate ugarita ere. Hinduismoa munduko biztanleen %14k praktikatzen duen erlijioa da, mila milioi pertsona inguruk, hots, jarraitzaile kopuruaren araberako hirugarren erlijioa da. Erlijiorik zaharrenetarikoa da.[1][2]
Hinduismoak ez du sortzaile historiko ezagunik, ez elizarik, ez erlijio-hierarkia bakar eta antolaturik, ez dogmarik, ez liburu sakraturik (Biblia eta Korana Kristautasunerako eta Islamerako duten antzera), ez teologia ofizialik, ez kultu adosturik, baizik eta bizitzeko estiloa, filosofia edo praktika. Definizio soziologiko batetik, hinduismoa eta hinduak dira indiar talde sozial baten barruan jaiotzen direnak, kasta bat, purutasunari eta ezkontzari buruzko arauen arabera jokatzen dutenak, eta derrigorrezko errituak jainkozinotasun hinduetako askori begira egiten dituztenak. Hinduismoa ez da erlijio proselitista, teknikoki inor ezin da hinduismora bihurtu, hinduista izateak esan nahi baitu onartutako kasta batean jaioa.[1]