Hindustanera

Hindustanera
ہندوستانی — हिन्दुस्तानी
Datu orokorrak
AraugileaCentral Hindi Directorate (en) Itzuli
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
Indo-irandar hizkuntzak
Indoariar hizkuntzak
Central Indo-Aryan (en) Itzuli
Western Hindi (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza, silabadun hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea
Genero gramatikalakgenero femeninoa eta genero maskulinoa
Kasu gramatikalakobliquus in Hindi (en) Itzuli
AlfabetoaDevanagaria, Urdu orthography (en) Itzuli, Kaithi (en) Itzuli eta Informal Roman Urdu (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
Glottologhind1270
Linguist Listhind

Hindustanera[1][2][3] India iparraldean eta Pakistango zati handi batean hedatutako lingua franca bat da.[4][5] Indo-ariar hizkuntza bat da, jatorriz Delhiko khariboli dialektotik eratorria, eta persieratik, arabieratik, sanskritotik eta txagataitik hartutako hiztegi ugari duena.[6][7] Hizkuntza plurizentriko bat da, bi forma ofizial dituena: hindiera (devanagari idazkeran) eta urduera (arabieratik eratorritako alfabeto batean idatzia, normalean nastaliq eran).[8] Ahozko hizkerak ia bereizezinak dira, eta estandar ofizialak ere ia-ia berdinak gramatikari dagokionez, nahiz eta literatura konbentzioetan eta hiztegi akademiko edo teknikoan desberdinak izan, non urduerak pertsieraren eta arabieraren elementu eta eragin gehiago gordetzen baititu, eta hindierak sanskritoan oinarritzen den gehiago.[9][10] Indiaren partizioaren aurretik, hindustanera, urdu[11] eta hindi[12] terminoak sinonimoak ziren; hirurak gaur egun «urdu» eta «hindi» deitzen denaz ari ziren.[13] Hindustanera terminoa erabiltzen da gaur egun Indiako eta Pakistango iparraldeko ahozko hizkera eta lingua franca izendatzeko, adibidez, Bollywoodeko filmetako hizkuntza, baita azpikontinentetik kanpo hitz egiten diren hindieraren aldaera ezberdinak izendatzeko ere, adibidez, Fijin, Kariben, edo Surinamen eta Trinidad uhartean hitz egiten diren aldaerak.

  1. Euskara Institutua. «Bilaketa > hindustanera» Egungo Testuen Corpusa (ETC) (Euskal Herriko Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2024-09-11).
  2. Euskaltzaindia. «Bilaketa > hindustanera» www.euskaltzaindia.eus (Euskaltzaindiaren Hiztegia) (Noiz kontsultatua: 2024-09-11).
  3. Euskara Institutua. «Bilaketa > hindustanera» Pentsamenduaren Klasikoak Corpusa (Euskal Herriko Unibertsitatea).
  4. (Ingelesez) «About Hindi-Urdu» web.archive.org 2009-08-15 (Noiz kontsultatua: 2024-09-11).
  5. (Ingelesez) Taj, Afroz. (1997). Urdu through Hindi: nastaliq with the help of Devanagari. New Delhi: Rangmahal Press OCLC .39733152.
  6. (Ingelesez) Huxley, Michael. (1935). The Geographical Magazine. Geographical Press (Noiz kontsultatua: 2024-09-11)
    Aipua: «For new terms it can draw at will upon the Persian, Arabic, Turkish and Sanskrit dictionaries»
    .
  7. (Ingelesez) Royal Society of Arts (Great Britain). (1948). Journal of the Royal Society of Arts. Society (Noiz kontsultatua: 2024-09-11)
    Aipua: «...it would be very unwise to restrict it to a vocabulary mainly dependent upon Sanskrit, or mainly dependent upon Persian. If a language is to be strong and virile it must draw on both sources, just as English has drawn on Latin and Teutonic sources»
    .
  8. (Ingelesez) Rubenstein, James M.; Nunley, Robert Edward. (1998-09). The Cultural Landscape: An Introduction to Human Geography. New Jersey: Prentice Hall ISBN 978-0130801807. OCLC .1369572899 (Noiz kontsultatua: 2024-09-11).
  9. (Ingelesez) Kachru, Yamuna. (2006). Hindi. Amsterdam: John Benjamins Publishing ISBN 978-9027238122. OCLC .1396250486 (Noiz kontsultatua: 2024-09-11).
  10. (Ingelesez) Hoiberg, Dale; Ramchandani, Indu. (2000). Student Britannica India. New Delhi: Encyclopaedia Britannica (India) ISBN 978-0852297605. OCLC .45086947 (Noiz kontsultatua: 2024-09-11).
  11. Euskaltzaindia. «Bilaketa > urdu» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2024-09-11).
  12. Euskaltzaindia. «Bilaketa > hindi» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2024-09-11).
  13. (Urduz) Zaheer, Sajjad. (1947). اردو ہندی ہندوستانی (Urdu Hindi Hindustani). archive.org (Noiz kontsultatua: 2024-09-11).

Developed by StudentB