Hipertonia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | miopatia |
Espezialitatea | neurologia |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | P94.1 |
GNS-9 | 358 eta 779.89 |
DiseasesDB | 20872 |
MeSH | D009122 |
Medikuntzan, muskulu-hipertonia esaten zaio muskulu eskeletikoen tonua normala baino handiagoa den egoera bati, eta, horren ondorioz, muskuluak pasiboki tenkatu beharreko erresistentzia bat sortzen da. Ez da gaixotasun bat, hainbat arrazoirengatik gerta daitekeen sintoma bat baizik. Izaki bizidun baten muskulu orok muskulu-tonu izeneko uzkurdura txiki bat du atseden-egoeran ere, eta erabat uzkurtutako muskulu baten erabateko biguntasunetik eta tentsio indartsutik bereizten du.