Hipogeoa (grezieratik ὑπόγαιον, "hypógeion"; "hypo" = "azpian" eta "gaia" = "lurra") hilobi gisa erabiltzen den lurrazpiko galeriari edo magal harritsuetan zulatutako pasabideei deritze.
Nabarmentzekoak dira Antzinako Egiptokoak. Antolaketa egun argitan eginiko eraikuntzen oso antzekoa zen, baxuerliebe polikromatuekin modu aberatsean apaindutako gelak ere badituela.
Hipogeoak, Egiptoko Antzinako Inperiotik ezagutzen dira jada, eta garapen handia izan zuten Egiptoko Inperio Berrian, lurrazpiko etxalde aberatsen eran errege hilobiak eraiki zirenean, Tebaseko mendilerroa zulatuz, gaur egun Erregeen Harana bezala ezagutzen den tokian.
Hauetaz gain, askoz gehiago ere zulatu ziren, ez hain solemneak ordea, hauen euren betiereko etxea bilatzen zuten egiptoar aberatsentzat. Hala ere, Egiptoko gobernari batzuk, oraindik beste eraikin batzuetan lurperatuak izan ziren, Nubiako Meroe edo Napatako piramide txikietan bezala.