Hiria jende ugari bizitzeko etxe eta eraikin multzo egituratua da. Bertan, bereziki bigarren eta hirugarren sektoreko jardueretan diharduten biztanleak daude.[1] Beste zenbait erakunde urbanorengandik desberdintzen da; hainbat irizpideren arabera: biztanleria, biztanleriaren dentsitatea edo egoera juridikoa.