Hizkuntza

Hizkuntzak munduan nola banatzen diren, familien arabera kolorea aldatuz.

Hizkuntza bat da giza komunitate baten berezko komunikazio sistema bat (hitzezkoa edo zeinu bidezkoa). Ez da berdina hizkuntza eta mintzaira, azken hori kontzeptu askoz orokorragoa baita, hizkuntzak eta beste adierazpen eta komunikazio bide batzuk barne hartzen dituena.[1]

Hizkuntza oro saiatzen da mundua irudikatzen hitzen bidez, esaldietan konbinatuz. Konbinazio arauak, hitz berrien eraketa eta esanahiarena dira hizkuntzalaritzaren aztergai. Hizkuntza naturalek anbiguotasunak izaten dituzte maiz, artifizialek edo hizkuntza formalek ez bezala, hiztun talde baten mundu ikuskera bat islatzen baitute

Guztira, sei bat mila hizkuntza daude, baina kalkulatzen da erdiak, gutxi gorabehera, desagertu egingo direla XXI. mendean, ama hizkuntzaren belaunaldien arteko transmisio ezagatik eta beste hizkuntza batzuen presio sozial, ekonomiko edo politikoagatik.[2] Hizkuntza guztiak ahozko hizkuntzak dira; batzuk, hizketaz gain, idatziak izan daitezke.

  1. (Frantsesez) «Langage, langue, parole» La Boîte à Saussure (web.archive.org) 2016 (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
  2. (Ingelesez) «How many languages are endangered?» Ethnologue Languages of the World (web.archive.org) 2023-12-25 (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).

Developed by StudentB