Hizkuntza gutxitua soziolinguistikari loturiko kontzeptua da. Historian zehar edo gaur egun, bazterketa, jazarpena edo debekua pairatzen duen hizkuntza oro jo daiteke gutxitutako hizkuntzatzat. Prozesu hau botere publikoek kontzienteki sortua eta sustatua izan daiteke, baina era naturalago batean ere gerta daiteke; esaterako migrazio-fenomenoen ondorioz.