Hiztegi Batua

Hiztegi Batua
Jatorria
Egilea(k)Euskaltzaindia
IzenburuaHiztegi Batua
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
euskaltzaindia.eus…

Hiztegi Batua 1991 eta 2015 urteen artean argitaratu zen euskara hiztegi ortografiko arau-emailea zen. Gaur egungo Euskaltzaindiaren Hiztegiaren oinarria izan zen. 2013ko martxoaren 6an argitaratu zen hiztegiaren bigarren itzulia, Euskaltzaindiaren webgunean, Akademiak arautu zituen 42.942 hitz forma (36.845 hiztegi sarrera eta 6.097 azpisarrera) bilduta.[1]

Euskaltzaindiak sortu zenetik hiztegi alorrean hartu zituen erabaki eta gomendio guztiak hartzen zituen bere mendean; hots, aurreko erabaki edo gomendioren bat ados ez bazetorren hiztegi horretan esaten denarekin, horrixe jarraitu behar zitzaion eta ez hari. Hortaz, Hiztegi Batua da, Euskaltzaindiaren arabera, euskal hitzen, aldaeren eta horien guztien erabileren zuzentasuna edo egokitasuna erabakitzeko irizpidea.

  1. Euskaltzaindiaren Prentsa Zerbitzua: «Hiztegi Batuaren azken bertsioa sarean jarriko da asteazkenean», Euskaltzaindiaren webgunea.

Developed by StudentB