Hole in one

Golfean, hole in one edo hole-in-one (euskaraz: «zuloa bakar batean») pilota kolpe bakar batean hasierako puntutik zuloraino sartzen denean esaten da. Pilota aurretik galdu bada, mugatik kanpo atera bada, edo uretan hondoratu bada eta berriro ere hasieratik botatzen bada, ez da hole-in-one izango.

Hole in one ohikoagoa da par 3 duten zuloetan, distantzia txikiena duten zuloak golf zelai arrunt batean. Batzuetan lortu izan dira kolpe luzeagoak, nahiz eta 4 edo 5 parea duten zulo gehienak luzeegiak izaten diren golf-jokalari gehienentzat kolpe bakarrarekin iristeko. Golf mundutik termino ezaguna izanda ere, kolpean trebezia eta indar handiaz gain, askotan zortea da elementu garrantzitsua[1][2]. Honela, ikusgarriak izanda ere, beste kolpe batzuk trebezia handiagoarekin egindakoak direla esaten da, adibidez par 5 bat bi kolpetan lortzea (albatros izena duena)[3].

  1. «USATODAY.com - With holes in one, no matter how you slice them luck is vital» usatoday30.usatoday.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-09).
  2. (Ingelesez) Oscarson, Phil. «Top 10 Craziest Holes-in-One» Bleacher Report (Noiz kontsultatua: 2021-02-09).
  3. «GolfDigest.com - The Rarest Bird» web.archive.org 2007-03-05 (Noiz kontsultatua: 2021-02-09).

Developed by StudentB