Hominina

Hominina
4,5 Ma-0 Ma

Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
FamiliaHominidae
Azpileinua Hominina
Mann & Weiss, 1996
Azpibanaketa
Datu orokorrak
Mugimenduabipedismo eta quadrupedalism (en) Itzuli

Hominina primateen barruko azpileinu bat da, Hominidae familiaren barruan sailkatua. Euren ezaugarrien artean zutik bi hanken gainean ibiltzea dago. Lehenago familia bat zen (Hominidae) baina gaur egun azpileinu bat da. Gaur egun Homo sapiens espeziea bakarrik dago honen barruan. Orrorin tugenensis eta Sahelanthropus tchadensis azpileinu honetan sartuko balira lehen arbasoa orain dela 6 milioi urte izan luke eta 6-7 milioi urteen artean Panina (txinpanzeak) eta bere arteko arbaso komuna.

Batzuetan txinpanzeen taldea leinura igotzen da (Panini) eta, kasu horretan, Hominina taldearen barruan Homo generoa bakarrik legoke eta Australopithecina izeneko azpileinuan sartuko lirateke genero fosilak.


Developed by StudentB