Hong Kong hamazortzi barrutik osatzen dute. Barruti bakoitzak, kontseilu bat dauka, barrutiko ohiko gaietaz arduratzen dena. Hiriak gaur egun duen banaketa administratiboa 1980ko hamarkadan ezarri zen, hiria oraindik Britainia Handiaren kolonia zela.
2006ko erroldaren arabera, hiri osoan 6.864.346 biztanle bizi ziren, horietatik 3.000 inguru Hong Kongdik hurbil dauden uharteetan.