Honorio

Honorio

Western Roman emperor (en) Itzuli

393ko urtarrilaren 23a (egutegi gregorianoa) - 423ko abuztuaren 15a (egutegi gregorianoa)
Teodosio I.a Handia - Valentiniano III.a
Antzinako Erromako senataria



Erromako kontsula

Bizitza
JaiotzaKonstantinopla eta Istanbul384ko irailaren 9a
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaRavenna423ko abuztuaren 15a (38 urte)
Hobiratze lekuaOld St. Peter's Basilica (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: Edema
Familia
AitaTeodosio I.a Handia
AmaElia Flaccilla
Ezkontidea(k)Maria
Termanzia
Haurrideak
LeinuaTeodosiar leinu
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta subiranoa
Lantokia(k)Antzinako Erroma

Find a Grave: 40345539 Edit the value on Wikidata

Flavio Honorio (latinez: Flavius Honorius; Konstantinopla, 384ko irailaren 9a - Ravenna, 423ko abuztuaren 15a) 395etik hil zen arte mendebaldeko erromatar enperadorea izan zen. Teodosioren seme gazteena zen, eta, hortaz, Arkadio ekialdeko enperadorearen anaia ere bazen.

Honoriok augusto titulua 393an jaso zuen. Enperadore 10 urte zituela bihurtu zen, aita 395eko urtarrilean hil baitzen. Agintaldiaren lehenengo erdian Estiliko vandaloaren menpean egon zen Honorio.

Hasiera batean, Milanen kokatu zuen hiriburua Honoriok. Hala ere, 402an, bisigodoek Italia eraso zutenean, Ravennara mugitu zuen hiriburua, padurek babesten zutelako. Hiriburua ongi babestuta egon arren, Italiako gainerakoa ia-ia armadarik gabe geratu zen. Honela, Alariko bisigodoen erregeak Erroma arpilatu ahal izan zuen 410eko abuztuaren 24an.

Izan ere, Estiliko 408ko udan hilarazi zuen Honoriok. Jeneral indartsurik gabe, orduko barbaroez betetako armada erromatarra menderagaitza zen, eta zaila zuen Honoriok Alarikori aurre egitea. Gainera, kristauak baino ez zituen postu altuenetara igotzen.

Defentsa sistema kaxkar horrek ez zuen bisigodoek Erroma setiatu zezaten galarazi. Goseteak bultzatuta, hiriko ateak zabaldu ziren, eta erasotzaileek sartu baino ez zuten egin behar. Erroma ez zegoen kanpoko indarren menpean 7 mende lehenagoko Galiako zeltek eraso zutenetik. Bisigodoen garaipenak oso eragin sakona eta azkarra izan zuen Inperio osoan zehar. San Agustinek, horren harian, Jainkoaren Hiria idatzi zuen.

410ean ere Honoriok Britania bere kasa defendatzen utzi zuen, hango ofizialek laguntza eskatu ondoren. Izan ere, Italia gorde ezinik, Honoriok ez zituen urruneko probintziak defenditzerik.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Honorio Aldatu lotura Wikidatan

Developed by StudentB