Sorrera | 1970ko hamarkadaren bukaera |
---|---|
Ideologia | Sozialista iraultzailea eta abertzalea |
Kokapena | Euskal Herria |
Ekintza eremua | Ipar Euskal Herria (EH) Frantzia |
Aurkari nagusiak | Frantziako estatu-egitura |
Egoera | Deseginda |
Helburu militarrak | Frantziar estatuko administrazioa eta interes turistikoak |
Hordago 1970eko hamarkada bukaerako Ipar Euskal Herrian jardun zuen talde armatu abertzale eta independentista bat izan zen. Hamabost ekintza gauzatu zituen zenbait bankentxe eta Angeluko aldi baterako lan agentzia baten aurka.
Denbora tarte horretan Iparretarrak (IK), Euskal Zuzentasuna (EZ) eta Hordago talde armatuak jardunean zebiltzan Ipar Euskal herrian, eta zenbait urtez hiru erakunde armatu horiek ekintzak egiten aritu ziren aldi berean[1].
Hordago deus jakinarazi gabe desagertu zen, baina 1981ean bost militanteren atxiloketak eta presondegiratzeak desagertze hori lagundu zuen. Nahiz eta militanteak bazituen, atxiloketen ondorioz, testuinguru politikoaren ondorioz eta giro nahasiaren ondorioz, haien dinamika armatuak ez zuen aitzina jarraitu.