Howard Martin Temin (Philadelphia, 1934ko abenduaren 10a - Madison, Wisconsin, 1994ko otsailaren 9a) Estatu Batuetako biologoa. Onkologiako irakaslea izan zen Wisconsingo unibertsitatean (1969). Azterketa garrantzitsuak egin zituen minbizia sortzen duten birusei buruz, eta haien entzima prozesuak ikertu zituen. 1975ean, Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria irabazi zuen, David Baltimore eta Renato Dulbeccorekin batera.