Hussein (baita ere Husein, Husain, Hussain, Husayin, Hussayin, Hüseyin, Huseyin, Husseyin, Huseyn, Hossain, Hosein, Hossein, edo Husseyn) (arabieraz: حسین), arabiar ponte izen bat da, Hassanen diminutiboa. "Ona", "ederra" edo "polita" esan nahi du. Normalki gizonei ematen zaien izena da, batez ere xiitarren artean. Pertsiar iturri batzuetan Hosayn, Ḥosayn edo Hossein ere erabiltzen da. Asiako Hegoaldean Hussain edo Hossain formak gehiago erabiltzen dira.
Izen hau ez da erabiltzen garai aurre-islamiarrean, eta lehen aldiz agertzen da Mahoma profetak bere biloba Husayn ibn Ali izendatu zuenean, bere esanetan Gabriel goiaingeruak hala eskatuta.
Kasu batzuetan abizen gisa era agertzen da.