ISO 639-3

Wikipediako esteken ISO 639 ikonoa euskaraz (eu) dauden orrialdeetan.

ISO 639-3 ISO 639 arauen hirugarren zatia da. Hizkuntzentzat eta hizkuntza familientzat kodeak ematen dituen arau estandarretako bat. Munduko hizkuntza guztien eta hizkuntza familia guztien zerrenda osoa eta ahalik eta estandarrena egiteko asmoarekin sortu zen.

ISO 639 kodearen bertsio guztietan, beste ISO kode batzuetan bezala, Alfa-2 kodea erabiltzen da, bi letra esleitzen zaio hizkuntza bakoitzari. Hizkuntzen estaldura ulergarri batentzako Alfa-3 kodea ere badute, 3 letra esleitzen zaio hizkuntza bakoitzari. Esate baterako, euskararen Alfa-2 kodea eu da eta Alfa-3 kodea eus da.


Developed by StudentB