Ibai Urdina Yangzi 长江 (zh), 長江 (zh), Cháng Jiāng (Pinyin) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 6.300 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 33°26′39″N 90°56′10″E / 33.4442°N 90.9361°E |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
Txinako probintzia | Qinghai |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 1.808.500 km² |
Arro hidrografikoa | Yangtze River basin (en) |
Ur-emaria | 31.900 m³/s |
Lakuak | Dongting lakua eta Poyang lakua |
Iturburua | Tibeteko goi-ordokia eta Yangtze River source (en) |
Bokalea () | Ekialdeko Txinako itsasoa (Shanghai) |
Ibai Urdina edo Yangzi[1][2][3] Asiako ibairik luzeena da, eta munduko hirugarrena, Amazonas eta Nilo ibaien atzetik. Ia 6.300 kilometroko luzera du, eta Txinan dago. Ibaia HE eta E norabideetan doa zortzi probintziatan zehar: Anhui, Hubei, Hunan, Jiangsu, Jiangxi, Qinghai, Sichuan eta Yunnan, baita Chongqing eta Shanghai udalerrien eta Tibeteko eskualde autonomoaren zehar ere, Ekialdeko Txinako itsasoan, Shanghaitik gertu, itsasoratu arte.
Yangzi ibaiak 1.800.000 km²-ko arroa drainatzen du. Bokalean, 31.900 m³/s ur husten ditu, eta Txinako lurraldearen % 40 eta ibaiertzeko ekoizpenaren % 70 urez elikatzen du[4]. Zeharkatzen dituen hiri nagusiak Chongqing, Wuhan eta Nanjing dira. Ibaiko presetako bat, Hiru Arroiletako presa, munduko presarik handiena da[5] (ez urtegia), eta, era berean, zentral hidroelektriko handiena elikatzen du[6]. Ibaia nabigagarria da bere ibilbidearen zati handi batean, eta ontzi transatlantikoak Wuhaneraino irits daitezke; beste ontzi txikiago batzuk, berriz, Yichangeraino nabigatzen dute.
Yunnan probintzian, non ibaia arroila sakonetatik doan, Yunnaneko hiru ibai paraleloen eremu babestuen zatia da, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatutako lekua.
Askotan, Yangzi ibaia Txinako iparraldea eta hegoaldea banatzen dituen lerrotzat hartzen da, Hala ere, geografo txinatarrek, oro har, uste dute Qin mendiak-Huai ibaia dela banaketa geografikoaren lerro ofiziala[erreferentzia behar]. Eskualdeko ibairik handiena izanik, Yangzi ibaia oso garrantzitsua da Txinan, historikoki, kulturalki eta ekonomikoki.