Iberiako Erresuma ქართლის სამეფო kartlis samepo | |||||
---|---|---|---|---|---|
K.a. 302 – k. o. 580 | |||||
Monarkia | |||||
Kaukasiar Iberia eta Kolkidaren kokapena | |||||
Geografia | |||||
Hiriburu(ak) | Armazi Mtskheta Tbilisi | ||||
Kultura | |||||
Hizkuntza(k) | Georgiera | ||||
Erlijioa | Paganismo Helenismo Kristautasuna | ||||
Historia | |||||
|
Iberia[1] (georgieraz: იბერია; latinez: Iberia; antzinako grezieraz: Ἰβηρία) antzinako greziar eta erromatarrek Kartliko georgiar erresuma (K.a. 302 – K. o. 580) aipatzeko erabili zuten izena izan zen,[2] egungo Georgiako ekialdeko eta hegoaldeko eskualdeetan zegoena.[3] Egungo adituek Kaukasiar Iberia edo Ekialdeko Iberia izenak ere erabiltzen dituzte, Iberiar penintsulatik bereizteko.
Haren mendebaldean zegoen Kolkidarekin batera, egun ezagutzen dugun Georgia sortu zuen.[4]