Iberiar Penintsulako Gerra Euskal Herrian

XIX. mendea hasieran, Napoleon Bonapartek Frantziako politika zuzendu zuen garaian, Napoleondar Gerrak izeneko gatazka militarrak gertatu ziren. Horiek Europara hedatu ziren, baita Euskal Herrira ere. Euskal Herria gudu zelai bilakatu zuen guda Iberiar Penintsulako Gerra izan zen. Euskal Herrian, frantsestea edo frantzestada deitu zitzaion, Frantzian "Espainiako kanpaina", Espainian "Independentzia gerra", eta Erresuma Batuan eta Portugalen "Penintsulako gerra"[1].

Frantsesteak ondorio latzak izan zituen Euskal Herrian, hala Pirinioez iparraldera nola hegoaldera, armada kanpotarren presentzia eta ekintzagatik. Napoleonen indarrak bakarrik 80.000 izatera heldu ziren Euskal Herrian, eta Ipar Euskal Herriak orduan 120.000 biztanle inguru zituen. Euskal herritar horiek pairatu zituzten gerlariak mantentzearen kostua. Askok emigraziora jo zuten, Ameriketara.[2] Herritar askok eta eliteek jarrera kolaboratzailea hartu zuten iraultzaile frantsesekin. Hala ere, 1811tik aurrera jarrerak aldatzen joan ziren, eta askok mendira jo zuten, bandolero gisa lapurretara, iraultzaile frantsesei eraso eginez, baina ez bakarrik haiei.

  1. Aymes, Jean-René. (2003). L’Espagne contre Napoléon. La guerre d’indépendance espagnole 1808-1814. Nouveau Monde éditions, fondation Napoléon.
  2. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-11-23). ««Euskal Herria ha sido víctima de una política intencionada para empujar a la gente a emigrar»» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-12-14).

Developed by StudentB