Ibn Arabi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | محمد بن علي بن محمد بن عربي الحاتمي الطائي الأندلسي |
Jaiotza | Murtzia, 1165eko uztailaren 28a |
Herrialdea | Almohade |
Heriotza | Damasko, 1240ko azaroaren 16a (75 urte) (75 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | arabiera |
Irakaslea(k) | Mohammed ibn Qasim al-Tamimi (en) Shams from Marchena (en) Fatima from Cordoba (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, poeta eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | Ibn Sab'in (en) |
Izengoitia(k) | Ibn 'Arabi, Sheikh Akbar |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama sunismoa Sufismoa |
Abū Bakr Muhammad Ibn 'Alī Ibn al-'Arabi (arabieraz: أبو بكر محمد بن علي ابن عربي الحطمي; Murtzia, 1165eko uztailaren 28a – Damasko, 1240ko azaroaren 16a[1]), Ibn Arabi[2], Abenarabi edo Ben Arabi izenez ezaguna, andalustar filosofo, teosofo eta mistikoa izan zen. Sufismoko maisu gorentzat jotzen da. Sevillan ikasi zituen islamaren zientziak, eta bidaia asko egin zituen al-Andalus eta Iparraldeko Afrikan, mistizismo sufiaren oinarri sendoen bila. Averroes (1126-1198) Aristotelesen ildoko filosofoarekin egon zen Kordobako hirian. Ekialdera jo zuen 1202an; Mekan bizi izan zen hasieran, eta Damaskon ondoren. Laurehun idazlanetik gora idatzi zuen. Haien artean al-Futuhat al-Makkiyah («Mekako iragarpenak») eta Fusus al-hikam («Igarleen Jakituria») dira aipagarrienak.[3]