Gaur egun, 6.000 hizkuntza inguru dago munduan eta 19 idazkera sistema. Idazketak markatzen du Historiaurrea eta Historiaren arteko muga. Zibilizazio garatuenek idatzizko kultura oso garatua izan dute. [1] Historialariek diotenez, duela 300.000 edo 200.000 urte inguru, Homo erectusak hitz egiten zuen eta lehen saiakera grafikoak duela 30.000 urte hasi ziren labar-artearekin. Gero, 20.000 eta 6.500 urte bitartean sortu zen protoidazkera -marrak hezurretan, mueskak makiletan eta abar - zenbakitzeko beharragatik. Lehenengo hizkuntza keinuen bidezkoa izan zen, -batez ere eskuaren keinuen bidezkoa- eta lehenengo piktogramak keinuen transposizio grafikoak. Antzinako sinbolo mnemonikoak erabili zituzten informazioa transmititzeko. Azkenik etorri ziren mintzatutakoak adierazteko zeinuak.[2] [3]