Idoia Zenarrutzabeitia Beldarrain (Usansolo, Bizkaia, 1959ko ekainaren 6a) EAJko politikaria da. Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordea eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailburua izan da.
Zuzenbide ekonomikoan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean eta soziologia politikoko irakaslea izan da. III. eta IV. legegintzaldietan Eusko Jaurlaritzako EAJko legebiltzarkidea izan zen. Ondoren, 1995 eta 1998 artean, Eusko Jaurlaritzako Administrazioa Eraberritzeko Koordinazioko idazkari nagusia izan zen. 1999tik 2009ra arte, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakariordea eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailburua ere izan da.