Ikertzaile

Ikerketarako aurrekontuen bilakaera hainbat herrialdetan 2004-2014 urteetan (Iturria: Berria)

Ikertzailea ikerketa bat burutu edo ikerketa batean parte hartzen duen norbait da, hau da, ezagutza bilatzeko, gertaerak edo erlazioak argitzeko proiektu bat aurrera daramana. Ikertzaileak irakaskuntzan edo eremu akademikoan, industrialean edo gobernukoetan lan egiten du, baita erakunde pribatuetan ere (irabazi-asmoarekin edo gabe), eta ikerketa zientifikoa izaten da bere jarduera nagusia.

Zaila da ondo zehaztea zer den ikertzailearen ofizioa edo bere profila, ikerketa-eremuak anitzak direlako eta jardueraren praktikan denen artean desberdintasun esanguratsuak daudelako. Hasieran, ikerketa ez zen jotzen benetako lanbide edo ofizio moduan, kalifikatzaile moduan baino ez zen erabiltzen.

Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA) Frascati manualean argitaratu zuen moduan, askotarikoak dira ikertzaileen jarduera motak: «Ezagutza, produktu, prozesu, metodo eta sistema berriak sortzearekin lotuta dagoen espezalista da, edota horrelako proiektuen kudeaketaz arduratzen dena».[1]

  1. .

Developed by StudentB