Ilargiaren fase

Eguzkiaren, Ilargiaren eta Lurraren kokapenak.
Ilargiaren faseak:
1 - ilberria
2-3-4 - ilgora
5 - ilbetea
6-7-8 - ilbehera

Ilargiaren faseak[1][2] Ilargiak dituen itxura ezberdinak dira Lurretik ikusia, Eguzkiak argitzen duen zatiaren araberakoa. Ohituraren arabera, lau fase ditu: ilberria, ilgora, ilbetea eta ilbehera. Bi ilargi berriren arteko denbora-bitarteari "ilargialdi" deritzo[3], baina ez da konstantea Ilargiaren orbitak duen eszentrikotasunagatik, eta batez beste 29,5 egun dirau.

Eguzkiak Ilargiaren azaleraren erdia argitzen du (ilargi eklipseetan izan ezik) eta horregatik da distiratsua. Baina ikusgai den hemisferio argituaren zatia aldagarria da %100 (ilbetea) eta %0 (ilberria) artean.

Ilargia handitzen eta txikitzen ikusten dugu, ziklo ezaguna da. forma duenean handitzen ari da eta aldiz forma duenean txikitzen ari da. Eguzkiaren inguruan egiten duen errotazioaren ondorio da eta ziklo honetako bira bat betetzeko 29,53 egun inguru behar du, zehazki 29 egun, 12 ordu, 44 minutu eta 2,9 segundo.[4]

Ilargiak bi ziklo nabarmen ditu, goranzko-beheranzko zikloa zerumugan gora eta behera ikusten duguna, eta ilberri-ilbete zikloa Eguzkiaren eta Ilargiaren kokapenen arabera Ilargia argiz betetzen eta husten ikusten duguna, ikusgarriena.[4] Hori dela-eta, ilargiaren aldiak denbora neurtzeko erabili izan dira antzinatik, eta egutegiak sortzeko erabili.

Ilargiaren faseak
  1. «Fase». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2024-07-13.)
  2. Euskalterm, Astronomia hiztegia (2021)
  3. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman ilargialdi izeneko erreferentziarako
  4. a b Jakoba Errekondo / Antton Olariaga (il.), Landareak Lantzen 2018 - Urte Osoko Gida-Liburua, Argia firme, ISBN: 978-84-697-5275-3, EAN: 9788469752753

Developed by StudentB