Ile beltza gizakion ilearen kolorerik ilunena eta ohikoena da.[1] Eumelanina gehien duen ilea da.
Ile beltza oso gaztainkara ilunaren mugatik itxuraz urdinxka den beltzeraino alda daiteke.
Homo sapiensaren lehen ile kolorea, ziuraski, beltza izan zen, honegatik, Afrika Beltzean hedatua dago, Mediterraneo inguruan (hegoaldeko Europan,[2] Ekialde Hurbilean eta iparraldeko Afrikan), hegoaldeko Asian, Ekialde Urrunean eta amerindiarren artean.