Immunoeskasia edo immunourritasuna[1] immunitate-sistemaren ahulezian oinarritutako patologia da. Patologia horretan immunitate-sistemak ez du erantzun egokia ematen mikrobio patogenoen aurrean, eta gaixoek infekzioak harrapatzeko joera handia dute. Era berean, immunoeskasia dutenen artean minbizia sarriagoa da.
Immunoeskasia bi motakoa izan daiteke:
Immunoeskasia eragiten duten immunitate-sistemaren akatsak era askotakoak izan daitezke. Immunitate-sistemaren elementu bat edo bestea kaltetuta egon daiteke. Ohikoenak honako hauek dira:
Sortzetiko immunoeskasiaren atzean 5 adibide hauetako bat egon daiteke. Hartutako immunoeskasiaren kasuan, aldiz, T eta B linfozitoen funtzionamendu okerra egon ohi da.