Inauskaia landareak inausteko tresna da, guraizeek bezala[1] bi xafla dituena.
Zuhaitz eta zuhaixkak inausteko bereziki diseinatutako tresna ebakitzailea da. Bere mekanismoa guraize batena bezalakoa da, ardatz baten inguruan mugitzen diren bi xafla baititu, palanka mekanismoa erabiliz, haien artean dauden objektuak mozteko. Inauskaien ezaugarri nagusia, guraizeekin alderatuta, da xafla ebakitzaileak laburragoak eta sendoagoak direla, landarearen atal lodiak moztu ahal izateko. Xafla ebakitzaile bakarrekoa edo bikoa izan daitezke.
Inauskai profesionalen xafla ebakitzailea kromatu gogor batez estalita dago, altzairuaren gogortasuna areagotzeko eta korrosioarekiko erresistentzia hobetzeko (batez ere landareen izerdiaren eta herdoilaren aurka). Horrela ahoaren zorroztasunak luze irauten du, eta ebakia garbiagoa da, eritasunak sahiestuz.