Indiako ozeanoa | |
---|---|
Kontinentea | Afrika, Asia, Ozeania, Antartika |
Koordenatuak | 20°S 80°E / 20°S 80°E |
Azalera | 75.000.000 km² |
Zabalera | 8.333 km |
Sakonera | batez bestekoa: 4.210 m handiena: 7.450 m |
Indiako ozeanoa[1] Ekialdeko Afrika, Ekialde Ertaina, Hegoaldeko Asia eta Australiako kostaldeak bustitzen dituen Munduko Ozeanoaren zatia da. Azaleraz, hirugarren ozeanorik handiena da, eta planetaren azaleraren % 20 inguru hartzen du. Atlantikoarekin mugakide da 20° ekialde meridianoarekin (Agulhas lurmuturra); Barearekin, 147° hegoaldetik, eta, Antartikoarekin, 60° hegoaldetik. Indiako Ozeanoko punturik iparraldekoena, Persiar golkoan dago, 30° latitudetik iparraldera, gutxi gorabehera. Ozeanoak 10.000 km inguru zabalera du Afrika eta Australiako hegoaldeko punten artean; ozeanoaren azalera 68.556.000 km² da, Itsaso Gorria eta Persiar golkoa[2] barne, eta bolumena 292.131.000 km³ dela kalkulatzen da[3].
Ozeanoaren uharteak dira: Madagaskar (munduko laugarren uharterik handiena), Komoreak, Seychelleak, Maldivak, Maurizio eta Sri Lanka; Indonesia ertzean du. Asia eta Afrikaren arteko igarobide gisa erabiltzen da, eta horrek gatazka-gune bihurtu du. Hala ere, XIX. mendearen hasierara arte, ingelesek lur perimetralaren gehiengoa kolonizatu zuten arte, ez du inork arrakastaz menderatu. Indiako Ozeanoari, Indiako kostaldeak bustitzen dituelako deritzo horrela.