Denbora geologikoaren eskalan, Induarra Triasiko aroa banatzen den hiru garaietako bat den Behe triasiko garaiaren lehen aldi edo aroa da, Mesozoiko aroaren barnean dagoena. Aro hau duela 251 milioi urtetik duela 249 milioi urterarte hedatzen da, gutxi gora-behera. Induarra Permiar aroaren azken garaiaren ondorengoa eta Behe Triasikoko azken zatia den Olenekiar aroaren aurrekaria da, duela 251 milioi urte ingurutik duela 249 milioi urte ingururarteko garai guztia hartuz.
Garai honetan, planetaren zati handi bat bizitzarik gabe zegoen, mortua, beroa eta lehorra. Ur gehiena hipoxikoa edo oso oxigeno gutxikoa zen.