Ingeles

Ingelesa
English
Ingelesa eta ingelesa creole munduan     Hizkuntza nazionala edo gehiengoaren ama-hizkuntza      Hizkuntza ofiziala baina ez gehien erabiliena
Datu orokorrak
Lurralde eremuaAmeriketako Estatu Batuak, Australia, Erresuma Batua, Kanada, Zeelanda Berria eta beste hainbat herrialdetan
Hiztunak~500 milioi (ama hizkuntza)
Rankinga1 edo 2
OfizialtasunaAmeriketako Estatu Batuak (de facto), Australia, Erresuma Batua (de facto), Kanada, Zeelanda Berria eta Commonwealth-eko herrialde gehienetan
UNESCO sailkapena1: ziurra
Araugileaarautu gabea
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
germaniar hizkuntzak
mendebaldeko germaniar hizkuntzak
anglo-frisiar hizkuntzak
angliar hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza azentuala, place–manner–time (en) Itzuli eta hizkuntza fusionatzailea
Denbora gramatikalaksimple present (en) Itzuli, present continuous (en) Itzuli, present perfect (en) Itzuli, present perfect continuous (en) Itzuli, simple past (en) Itzuli, past continuous (en) Itzuli, past perfect (en) Itzuli, continuous pluperfect (en) Itzuli, geroaldi burutua, simple future (en) Itzuli, future perfect continuous (en) Itzuli eta future continuous (en) Itzuli
Modu gramatikalakindikatiboa, subjuntiboa eta interrogative (en) Itzuli
Genero gramatikalakgenero maskulinoa, genero femeninoa eta genero neutroa
Kasu gramatikalakgenitiboa, nominatiboa eta oblique case (en) Itzuli
Alfabetoalatindar alfabetoa eta English orthography (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1en
ISO 639-2eng
ISO 639-3eng
Ethnologueeng
Glottologstan1293
Wikipediaen
Linguasphere52-ABA
ASCL1201
IETFen
Ingelesa ama-hizkuntza dutenen ehunekoa.

Ingelesa mendebaldeko germaniar hizkuntza da, Ingalaterran jatorria duena eta nazioarteko lingua franca bilakatu dena[1][2]. Angloen izena darama, Britainia Handira migratu zuen germaniar herri bat eta Ingalaterrari izena eman ziona. Bi izenak Baltikoko Anglia penintsulatik datoz. Frisieratik oso gertu dago, baina haren hiztegiak beste germaniar hizkuntza batzuen eragin handia izan du, bereziki antzinako eskandinavieratik, eta, maila txikiagoan, latinetik eta frantsesetik[3].

Ingelesa 1.400. urtean zehar garatu da, gutxienez. Haren formarik zaharrenak, Britainia Handira V. mendean eramandako Ingvaeoniar dialektoak antzinako ingelesa izena hartzen du. Ingeles ertaina XI. mendearen amaieran hasi zen erabiltzen, Ingalaterrako normandiar konkistaren ostean, eta frantsesaren eragin zuzena izan zuen[4]. Ingeles moderno goiztiarra, XV. mendearen ondotik, inprenta Londresera iritsi zenean ezarritako hizkuntzari deitzen zaio, Jakue Erregearen Biblia inprimatu eta Bokalen Desplazamendu Handia hasi zenean[5].

Britainiar Inperioaren nazioarteko eragina dela eta, ingeles modernoa XVII. mendetik XX. mendera arte hedatu zen mundu osoan zehar. Medio idatzi zein elektronikoetan eta Ameriketako Estatu Batuak superpotentzia bilakatzearekin batera, ingelesa mundu osoko hitzaldietako hizkuntza nagusia da, eta lingua franca gisa balio du hainbat eskualdetan, testuinguru profesionaletan, zientzian, nabigazioan eta zuzenbidean[6].

Munduan, gehien hitz egiten denen artean, hirugarren hizkuntza da, txinera eta gaztelaniaren ostean[7]. Bigarren hizkuntza gisa gehien ikasten den hizkuntza da, eta, 60 herrialdetan, ofiziala edo ofizialetako bat da. Lehen hizkuntza gisa dutenek baino pertsona gehiagok ikasi dute ingelesa bigarren hizkuntza gisa. Erresuma Batuan, Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Australia, Irlanda eta Zeelanda Berrian gehien hitz egiten den hizkuntza da, eta oso hedatuta dago Karibean, Afrikan eta Hegoaldeko Asian[8]. Nazio Batuen Erakundeko eta Europar Batasuneko hizkuntza koofiziala da, eta nazioarteko hainbat erakunderen hizkuntza ofiziala. Hiztun gehien dituen germaniar hizkuntza da. Hiztegi handia du, nahiz eta zenbat hitz dituen kontatzea ezinezkoa den hizkuntza gehienetan[9]. Hiztunei anglofono deritze[10].

Ingelesa modernoaren gramatika indoeuropar hizkuntzetatik eratorria da; hitzen ordena erlatiboki nasaia eta inflexio asko dituen familiatik subjektu-aditz-objektu egitura finkora pasa da, eta sintaxi konplexua garatu du[11]. Ingelesa modernoak aditz laguntzaileen eta hitzen ordena erabiltzen du esaldi konplexuak erabiltzeko, hala nola pasiborako, galderetarako eta ezeztapen batzuetarako. Ingelesaren fonetika eta fonologia oso askotarikoa da hiztunen artean, eta, batzuetan, baita hiztegia, gramatika eta idazketa ere, baina mundu osoan zehar dauden ingeles hiztunek modu errazean ulertzen dute elkar.

  1. Crystal, David,. (2003). English as a global language. (2nd ed. argitaraldia) Cambridge University Press ISBN 0511078625. PMC 57418548. (Noiz kontsultatua: 2019-02-03).
  2. Ronald., Wardhaugh,. (2010). An introduction to sociolinguistics. (6th ed. argitaraldia) Wiley-Blackwell ISBN 9781405186681. PMC 317288704. (Noiz kontsultatua: 2019-02-03).
  3. 1930-, Finkenstaedt, Thomas,. (1973). Ordered profusion; studies in dictionaries and the English lexicon. C. Winter ISBN 3533022536. PMC 1501559. (Noiz kontsultatua: 2019-02-03).
  4. Crystal, David. (2003). The Cambridge Encyclopedia of the English Language. (2nd ed., repr. 2006. argitaraldia) Cambridge University Press ISBN 052182348X. PMC 52696308. (Noiz kontsultatua: 2019-02-03).
  5. (Ingelesez) Spread the word. 2010-12-20 (Noiz kontsultatua: 2019-02-03).
  6. «BBC - Radio4 - Routes of English - Series 4 - Globalisation» www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2019-02-11).
  7. (Ingelesez) «Summary by language size» Ethnologue (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  8. 1941-, Crystal, David,. (2003). The Cambridge Encyclopedia of the English Language. (2nd ed., repr. 2006. argitaraldia) Cambridge University Press ISBN 052182348X. PMC 52696308. (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  9. «English Dictionary, Thesaurus, & grammar help | Oxford Dictionaries» Oxford Dictionaries | English (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  10. The Cambridge history of the English language. Cambridge University Press 1992-2001 ISBN 052126474X. PMC 23356833. (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  11. The Germanic languages. Routledge 2002 ISBN 0415280796. PMC 49550397. (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).

Developed by StudentB