Ingeniaritza

Ingeniaritza matematika eta natur zientzien ezagutzak nahasten dituen lanari deritzo.

Ingeniaritza ezagutza zientifiko eta teknologikoen aplikazioa da, gizakien arazoak konpontzera bideratuta dagoena. Ingeniariek irudimena, zentzua eta arrazoibidea erabiltzen dituzte zientzia, teknologia, matematika eta praktikarekin lortutako esperientziak aplikatzeko. Emaitzak gauza eta prozesu onuragarrien diseinua, ekoizpena eta erabilera dira.

Ingeniaria oinarrizko zientzietan oinarritzen da (matematiketan, fisikan, kimikan, biologian, ekonomia eta administrazio zientzietan, Ingeniaritza Zientzian, ingeniaritza aplikatuan...) bai teknologien garapenerako, bai baliabideen eta naturaren erabilera eraginkorra eta produktiboa egiteko gizartearen onurarako. Beraz, esan daiteke ezagutza edo adimena objektu praktiko bihurtzen duen jarduera dela ingeniaritza.

Ingeniaritzak bere ezagutza eta metodo zientifikoak aplikatzen ditu teknologien sorkuntzarako, baita hobekuntzarako ere. Bestalde, denbora, baliabideak, legedia, segurtasuna eta ekologia kontuan hartu beharko dira agertzen diren muga anitzetara egokitzeko.

Bere ikerketa, jakintza arlo gisa, iraultza industrialarekin lotuta dago, eta gizarte modernoen garapenaren mugarrietako bat izan da.

Gaur egun, lan esparruaren arabera, ingeniaritza arlo askotan sailkatzen da.


Developed by StudentB