Ingurumen-inpaktuaren adierazpena[1], baita ere Ingurugiroaren gaineko eraginari buruzko adierazpena, ingurumenaren gainean eragina izan dezakeen proiektu baten aurrean ingurumena-gaietan esku duen erakunde edo aginteak horri buruzko azterketari deritzo. Azterketa horrek aurkako eta aldeko eraginak ondo aztertu ondoren aldeko edo kontrako ebazpena ondorioztatu dezake. Kontrakoa baldin bada proiektua ez gauzatzeko gomendioa edo agindua ezarriko du. Aldekoa denean, proiektuak ingurugiroari begira bete behar dituen baldintzak zehaztuko ditu. Ingurugiro-inpaktuaren ebaluazio azken urratsa da eta, ondoren, proiektua aurrera eraman daiteke. [2]
Zenbait herrialdetan azpiegitura ugari eraikitzeko derrigorrezko agiria da, errepideak, esaterako. Adibidez, EBko estatu kide guztietan, 85/337/EEE Zuzentarauaren eta haren ondorengo transposizio eta aldaketen bidez, hala nola 2001/42/EE, 2011/92/EB eta 2014/52/EB Zuzentarauen bidez.