Finantzetan, interesa edo korritua aktibo bat da, oro har, dirua maileguan hartzeagatik ordaindu beharreko ordainsaria, mailegatutakoa itzultzeaz gainera. Interesa dirua alokairuan hartzeagatik ordaindu beharreko errenta dela esan daiteke. Gehienetan, dirua maileguan hartzeagatik ordaindu beharreko interesak interes-tasa jakin batez kalkulatzen dira. Horrela, banku batera joan eta 1000 euro mailegatuta hartzen badira, urtebetera eta % 10eko interes-tasaz, urtearen buruan ordaindu beharrekoa mailegu nagusia (1000 euro) gehi interesak (1000×0.1=100 euro) izango da.