Interes orokorra hiritar eta gizarteko erakundeen gehiengoari funtsezkoak edo garrantzi handikoak zaizkion jarduera, ekintza, erabaki eta erakundeen multzoa da. Res publica, Commonwealth edo prokomun izenak ere eman zaizkio kontzeptu berari, nahiz eta, batzuetan, Estatu arrazoiarekin nahasten den. Kontzeptua ez dago zeharo definitua, baina orokorrean Estatu batek edo instituzio batek herritar guztien (hau da, nazio bat edo instituzio baten azpian dauden herritar guztiak) ongizatea bilatzean datza, izan hau poztasuna, interesa, utilitatea, onura...