Internazionalismo proletario

Internazionalismo proletarioa, sozialismo intenazional ere deitua, iraultza komunista guztiak borroka mundial baten parte direla esaten duen ideia da. Kapitalismoa sistema internazionala dela esaten du, beraz, nazio guztietako langile klaseek batera jokatu behar dutela hau abolitu eta komunismoa ezartzeko. Internazionalismo proletarioaren babesleek diote iraultzaren lorpenak mundu mailan eman beharko liratekeela eta ez gertuagoko maila batean. Internazionalismoa, nazio guztietan emango zen iraultza komunistek sortuko zuten Iraultza mundialaren helburuetara estu lotuta dago. Teoria marxistaren arabera, honek komunismo mundialera zuzenduko gintuzke eta azkenean estaturik gabeko komunismora. Liga Komunistak, lehen alderdi komunistak, gogor eutsi zion teoria honi; horren adibide da "Herrialde guztietako langileak, elkar zaitezteǃ" leloa.


Developed by StudentB