Ipar Irlandako bandera

Ipar Irlandako bandera
Ipar Irlandako bandera
Erabilera
Proportzioa 3:5
Erabakia Erabilera ofiziala: 1953tik 1973ra
Koloreak
Zuria
Gorria

Ipar Irlandako bandera, gaur egun, Union Flag edota Erresuma Batuko bandera da, alegia, 1971an ordurarte eta 1953-1973 artean Ipar Irlandako bandera ofiziala izan zena odezkatu zuena, hain zuzen ere, Britainiar Gobernuak Ipar Irlandako parlamentua desegin zuen arteraino. Ordudanik oso erabilera mugatua duen bandera da, batez ere Commonwealth erakundeko ospakizunetan Ipar Irlanda ordezkatzeko garaian, bereziki kirol ospakizunetan. Gaur egun modu ez ofizialean erabiltzen den arren, giro loialista eta unionistara mugatua dago.

Maiz eta modu okerrean "Ulstergo bandera" izendapena ere erabili izan da, baina Ulster probintzia Ipar Irlandako konderriez gain Irlandako Errepublikako hiru konderri ere barne hartzen ditu, eta bere bere berezko bandera Ulstergo armarria, ondo horia eta gurutze gorria dituen Ulstergo bandera edo zutoihala da, aldiz Ipar Irlandako bandera antzekoa izan arren koroadun Ulstergo armarria, ondo zuria eta gurutze gorria ditu, bai eta britainiar inperioa eta monarkiaren adierazle den sei puntadun izar zuria ere.


Developed by StudentB