Ipar Irlandako Gatazka | ||||
---|---|---|---|---|
Data | 1966–1998[1][2][3][4] | |||
Lekua | Irlanda, Erresuma Batua | |||
Emaitza | Ostiral Santuko Hitzarmena | |||
Gudulariak | ||||
| ||||
Galerak | ||||
|
Ipar Irlandako gatazka (ingelesez: The Troubles, Northern Ireland conflict edo Conflict in Ireland; irlanderaz: Na Trioblóidí, «Arazoak») 1969. urtetik aurrera Ipar Irlandan izandako gatazka etniko eta nazionalista bat izan zen.[7][8][9][10] Batzuetan, «gerrillazko gerra» bat edo «intentsitate apaleko gerra» bat izan zela esaten da.[11][12][13] Indarkeriazko azken aroa 1960ko hamarkadaren bukaeran hasi zen, eta 1998an Belfasten sinatutako Ostiral Santuko Hitzarmenarekin amaitu zela jotzen da.[3][14][15][16][17] Gatazka gehienbat Ipar Irlandan gertatu zen arren, indarkeria zenbaitetan iritsi zen Irlandako Errepublikara, Ingalaterrara eta Europa kontinentalera ere. Gatazka nagusiki politikoa zen —funtsean, lurraldea Erresuma Batuan mantentzearen aldekoen eta Irlandako Errepublikarekin batzearen aldekoen artean—, gertaera historikoek auspotua.
Erresuma Batuan mantentzearen aldekoen multzoan, Ipar Irlandako unionistak edo leialistak zeuden. Politikarien artean, aipatzekoa da Ian Paisley, DUP alderdikoa. Ideologia bereko indarkeriazko ekintzaileen artean, Michael Stone paramilitarra dugu.
Bigarren multzoan (errepublikarrak), IRA (Provisional Irish Republican Army) talde armatuak 1969an ekin zion borroka armatuari edo ekintza terroristei. Taldekideen artean, Bobby Sands (1954-1981) nabarmendu zen gose-greba eginez hil baitzen kartzelan, sinbolo bihurtuz. 2005etik su-etenean dago IRA. Sinn Féin alderdi politikoa ere errepublikarra da. Hala politikan nola indarkeriazko ekintzetan, buruzagi aipagarrietakoa da Gerry Adams.