Irlandako itsasoa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | itsaso |
Sakonera | 262 m |
Eponimoa | Irlanda |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°30′N 5°00′W / 53.5°N 5°W |
Honen parte da | Ipar Ozeano Atlantikoa |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Irlandako itsasoa[1] (ingelesez: Irish Sea; irlanderaz: Muir Éireann / An Mhuir Mheann; Eskoziako gaeleraz: Mhuir Éireann; galesez: Môr Iwerddon; manxeraz: Y Keayn Yernagh; kornubieraz: Mor Iwerdhon; latinez: Oceanus Hibernicus) Irlandako uhartea eta Britainia Handia banatzen dituen itsasoa da. Irlandako itsasoa hegoaldetik Itsaso Zeltikoa eta San Jurgi kanala bitartez Ozeano Atlantikora lotzen da, eta ipar-mendebaldetik Iparraldeko kanalaren bitartez. Man uhartea itsaso honen erdi-erdian kokatzen da.
Itsaso honetan kostaldea daukate Eskoziak iparraldean, Ingalaterrak ekialdean, Galesek hego-ekialdean, Ipar Irlandak eta Irlandako Errepublikak mendebaldean.
Itsaso honek eskualdearentzat garrantzi handia du, batez ere ekonomia, garraioa, merkataritza, arrantza, itsas trafikoa eta energia eolikoaren sorkuntzaren ikuspuntutik. Aldi batez, bi uharteak lotuko zituen 80 kilometroko tunel baten eraikuntzaren inguruko eztabaida bat ere izan zen. Bi uharteen arteko urteko bidaiari kopurua 12 milioi pertsona da eta 17 megatona merkantzietak.