Italiako Olinpiar Batzorde Nazionala | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Batzorde Olinpiko Nazionala |
Herrialdea | Italia |
Jarduera | |
Kidetza | Nazioarteko Olinpiar Batzordea |
Eskumendekoak | |
Agintea | |
Lehendakaria | Giovanni Malagò (en) |
Egoitza nagusi |
|
Jabea | Europako Batzorde Olinpikoak |
Historia | |
Sorrera | 1914 |
webgune ofiziala |
Italiako Olinpiar Batzorde Nazionala (ofizialki italieraz: Comitate Olimpico Nazionale Italiano, CONI), 1914an sortua Olinpiar Jokoak sustatzeko Italiako olinpiar batzordea da. Irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak antolatutako olinpiar lehiaketetara italiar kirolariak bidaltzeko dirua bildu eta taldeak hautatzen dituena.
Gainera, doping kasuak ikertzeaz arduratzen den italiar erakundea da, era berean, egoki irizten dituen zigorrak ezartzeko eta nazioarteko kirol erakundeei zigor horiek Italiatik kanpo ere indarrean egon daitezela (atzerriko probetan CONIk zigortutako kirolariei parte hartzea eragotziz) eskatzeko ahalmena ere baduelarik. 2007ko agindu baten ondorioz, atzerriko kirolarien doping kasuak ere iker ditzake, ez soilik italiarrenak.