Italiaren bateratzea

Italiaren bateratze-prozesua.

Italiaren bateratzea (italieraz: Unità d'Italia) edo Risorgimento XIX. mendeko mugimendu politiko eta soziala izan zen, Italiar penintsulako estatu ezberdinak estatu bakar batean finkatzea eragin zuena, Italiako Erresuma. 1820 eta 1830eko hamarkadetako Vienako Kongresuaren aurkako matxinadek inspiratua, bateratze prozesua 1848ko iraultzengatik azkartu zen, eta 1871n amaitu zen, Erroma ofizialki Italiako Erresumaren hiriburu izendatua izan zenean[1][2].

Bateratzearen xede izan ziren estatuetako batzuk (terre irredente) ez ziren Italiako Erresumara batu 1918 arte, Italiak Austria-Hungaria garaitu ondoren Lehen Mundu Gerran. Arrazoi honegatik, historialariek, batzuetan, bateratze garaia, 1871tik haratago jarraitu zuen zerbait bezala deskribatzen dute, XIX. mendeko azken urteetan eta Lehen Mundu Gerran (1914-1918) jarduerak gehitzeko, eta bere amaierara, 1918ko azaroaren 4an soilik iritsi zena Villa Giustiko Armistizioarekin. Bateratze aldiaren definizio zabalago hau da, adibidez, Vittorianoko Berpizkundearen Museo Nagusian aurkezten dena[3][4].

  1. Collier, Martin.. (2003). Italian unification, 1820-71. Heinemann ISBN 0-435-32754-2. PMC 52434799. (Noiz kontsultatua: 2020-11-01).
  2. Riall, Lucy, 1962-. (1994). The Italian Risorgimento : state, society, and national unification. Routledge ISBN 0-203-31752-1. PMC 52093309. (Noiz kontsultatua: 2020-11-01).
  3. Arnaldi, Girolamo.. (2005). Italy and its invaders. Harvard University Press ISBN 0-674-01870-2. PMC 60776873. (Noiz kontsultatua: 2020-11-01).
  4. «Istituto per la storia del Risorgimento italiano» www.risorgimento.it (Noiz kontsultatua: 2020-11-01).

Developed by StudentB